Larunbatean (16:00)
Hiru puntuak beharrezkoak ditu Athleticek, Almerian
Erredakzioa
Gurpeguik mina dauka eskuin belaunean eta deialditik kanpo geratu da. Bustinza eta Ibai Gomez dira zerrendako nobedade nagusiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek Almeriari egingo dio bisita larunbat honetan, ligako 9. jardunaldiko partidan (16:00etatik aurrera). Bederatzi partida daramatza talde zuri-gorriak garaipena eskuratu gabe (sei ligan eta hiru Txapeldunen Ligan). eta puntuak, beraz, beharrezkoak ditu.
Ligan bost puntu baino ez ditu talde bilbotarrak (sailkapen nagusiko 17. postuan) eta Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartela lortzea asko zaildu zaio Porton galdu eta gero (2-1). Garaipena lortu behar du Athleticek, eta konfiantza berreskuratu. Zuri-gorrien jokoak hobera egin duen arren, ez da bolada txarretik irteteko nahikoa izan.
Ernesto Valverde konbinazio egokiaren bila ari da, eta zalantza da Almerian aterako duen hasierako hamaikakoa. Entrenatzaileak formula berri baten aldeko apustua egin dezake.
Gurpeguik mina dauka eskuin belaunean eta deialditik kanpo geratu da. Valverdek Bustinza sartu du zerrendan. Bera eta Ibai Gomez dira nobedade nagusiak.
Ustezko hamaikakoak:
UD Almeria: Ruben; Ximo Navarro, Trujillo, Dos Santos, Dubarbier; Verza, Thomas; Wellington Silva, Soriano, Edgar; Hemed.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, De Marcos; Susaeta, Aduriz, Muniain
Epailea: Juan Martinez Munuera
Futbol-zelaia: Juegos Mediterraneos
Ordua: 16.00