Lanera itzuli dira Lezaman
Gurpegui ez da entrenatu eta Muniain eta Laporte bakarrik aritu dira
Erredakzioa
Gurpeguik minduta jarraitzen du, eta Klubak ez du oraingoz zergaitia azaldu, baina Laporte eta Muniain bakarrik entrenatu dira.
Athleticeko jokalariak lanera itzuli dira goizean, Lezaman. Sevillaren kontrako neurketa prestatzen hasi dira (igandean hartuko dute talde andaluziarra, 12:00etan).
Klubak ez du oraingoz zergaitia azaldu, baina Laporte eta Muniain bakarrik entrenatu dira. Bestalde, eta denbora luzean min hartuta egon ondoren, Ager Aketxek normaltasunez egin du lan-saioa, gainerako taldekideekin batera.
Entrenamenduan egon ez dena Gurpegi izan da, oraindik min hartuta dagoelako eta. Nafarrak ezin izan zuen Almeriaren aurkako neurketa jokatu.