Asteazkenean, salgai
Ukrainako partidarako sarrerak, 2 euroren truke
Erredakzioa
Shakhtar Donetsk taldearen kontrako partida ikusteko sarrerak merkeak izango dira oso; bidaia, ordea, garestia.
Azaroaren 25ean Arena Lviv zelaian jokatuko den Shakhtar Donetsk-Athletic Club partidarako sarrerak San Mamesko txarteldegietan daude jada, bai bazkideek bai publiko orokorrak jasotzeko, egun eta ordutegi hauetan:
Asteazkena, azaroak 19, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Osteguna, azaroak 20, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Shakhtar Donetskek 2 euroko sarrerak bidali ditu Bilbora.