Espanyolen aurka
Iraola galdu eta Aduriz berreskuratu du Athleticek, gaurko partidarako
ERREDAKZIOA
Valverdek Aurtenetxe sartu du 19 jokalariko zerrendan, Iker Muniainekin batera, nafarra erabat osatuta baitago. Guillermo kanpoan geratu da, lesionatuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic azken lau partidetako bide onari jarraitu nahi dio honetan, Espanyolen aurkako partidan. Lau partida daramatza galdu barik eta zortzi puntu irabazi ditu azken jardunaldietan. Gauzak horrela, orain bai, gorantz begiratu dezake sailkapenean.
Hamaikagarren postua du sailkapenean, eta oraindik ere, jaitsiera postuetatik hiru puntura dago. Beraz, talde bizkaitarrak lehiakortasuna hobetzea du helburu, eta bere erasoko arazoei konponbidea aurkitzea ere, Aritz Adurizenganako menpekotasuna handiegia baita.
Hala ere, Valverderen mutilak gogotsu dihardute Sevillaren eta Valentziaren aurka jokatutako partiden ondorioz; horietan lau puntu gehitu baitzituen. Gainera, Adurizen itzulerak ere indar handiagoa eman dio taldeari, azken aldian beti galtzen duen Espanyolen aurka ezin hobe jokatzeko.
Izan ere, Aritz Adurizen itzulera dugu albiste Valverderen hamaikakoan. Andoni Iraola, bestalde, zerrendatik kanpo geratu da lesioa dela-eta, eta Aurtenetxe sartu da deialdian bere ordez.
Alineazio posibleak:
Athletic: Iraizoz; Iraola o De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, De Marcos o Unai Lopez, Muniain; y Aduriz.
Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Colotto, Alvaro, Fuentes; Cañas, Abraham, Víctor Sanchez; Stuani, Lucas Vazquez y Sergio Garcia.
Epailea: Melero López (Andalucía)
Zelaia: San Mames
Ordua: 20:45