Asteartean, Shaktarren aurka
Ibai Gomez deialditik kanpo geratu da Ukrainako partidarako
Erredakzioa
Ibairekin batera, Guillermo ere Bilbon geratuko da, lesionatuta, eta Toquero, Aurtenetxe, Sola eta Aketxe ere zerrendatik kanpo dira, erabaki teknikoa dela eta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ibai Gomez Ernesto Valverdek eskainitako Athleticen deialditik kanpo geratu da, asteartean Shaktar Donetseken aurka jokatuko duten Txapeldunen Ligako partidarako.
Ibairekin batera, Guillermo ere Bilbon geratuko da, lesionatuta baitago; eta Toquero, Aurtenetxe, Sola eta Aketxe ere zerrendatik at dira, erabaki teknikoa dela eta.
Gauzak horrela, honakoa da deialdia: Iraizoz, Laporte, Moran, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Bustinza, Herrerin, Susaeta, Iraola, Etxeita, Rico, Gurpegui, Muniain, Aduriz, Viguera, Balenziaga, Unai Lopez eta bigarren taldeko Arrizabalaga atezaina.