Hurrengo partidari begira
Gurpegiren lesioak arazoak sortu ditu Athleticen atzeko lerroan
ERREDAKZIOA
Carlos Gurpeguik bihurtu egin zuen orkatila Alcoyanoren aurkako norgehiagokan. Gainera, Etxeitak lesionatuta jarraitzen du, eta San Josek arazo fisikoak ditu.
Carlos Gurpeguik Alcoyanoren aurkako Kopako partidan orkatila bihurtu zuen, eta ondorioz, Athletic defentsaren erdian aritzeko jokalariz larri helduko da Cordobaren aurkakora. Larunbatean jokatuko dute BBVA Ligako 14. jardunaldia eta printzipioz, Aymeric Laporte jokalaria dugu arazo fisikoak pairatzen ez dituen bakarra.
Gurpeguiren lesioari, Xabi Etxeitarena gehitu behar diogu, izan ere, ezin izango du larunbatean jokatu lesio arin moderatua duelako bere eskuineko hankan. Gainera, San Josek arazo fisikoekin jarraitzen du.
Bestalde, posizio horri egokitzeko gai den Jon Aurtenetxek egokitu zaio jada beste egiteko bat larunbaterako, izan ere, Mikel Balenziagaren ordez aritu beharko da ezker hegalean.