Itxi

Larunbatean (18:00etan)

Williams eta Sola, Kordobaren aurkako deialdiko nobedadeak

Erredakzioa

Adurizek ondoeza dauka ezker hankako bizeps femoralean, eta Valverdek atsedena eman dio, asteazkeneko partidaren garrantzia kontutan hartuta (BATEren aurka).

Williams, estreinakoz Athleticen deialdian. Argazkia: EFE

Athleticek Kordoba hartuko du larunbat honetan San Mamesen, BBVA Ligako 14. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek sailkapenean gora jarraitu nahi dute eta Kordobak, bestalde, denboraldiko lehen garaipena lortzea izango du helburu.

Azken hilabete eta erdian 18 puntutik 14 erdietsi ditu Athleticek. Ondorioz, jaitsiera postuetatik atera eta bederatzigarrenean kokatu da, Europatik hiru puntura.

Collaokoarekin alderatuta, ezberdina izango da Ernesto Valverdek zelairatuko duen hamaikakoa, baina Aymeric Laporte eta Mikel Rico hasieratik arituko direla ematen du. Mikel Balenziaga zigortuta dago, eta bere lekua Jon Aurtenetxek hartuko du.  

Aduriz, baja eta Williams eta Sola deialdian sartu dira

Aritz Adurizek ondoeza dauka ezker hankako bizeps femoralean, eta entrenatzaileak atsedena eman dio, asteazkeneko partidaren garrantzia kontutan hartuta (BATEren aurka).

Deialdiko nobedade nagusiak Iñaki Williams eta Kike Sola dira. Ghanako jatorria duen jokalari gaztea estreinakoz sartu da lehen taldeko zerrendan, partida ofizial batean.

Honakoa da: Iraizoz, Aurtenetxe, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, Kike Sola, De Marcos, Ibai, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Viguera, Unai Lopez eta Williams (30. zenbakia).

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, San Jose, Laporte, Aurtenetxe; Iturraspe, Rico, Beñat; Unai Lopez, Viguera, Muniain.

Kordoba: Juan Carlos; Campabadal, Iñigo Lopez, Pantic, Crespo; Deivid, Abel; Borja García, Lopez Silva, Fidel; Ghilas.

Epailea: Jaime Latre

Futbol-zelaia: San Mames

Ordua: 18:00etan

Albisteak (2)