Itxi

Asteazken honetan, 20:45ean

Ernesto Valverde: 'Aurkaria aintzat hartu eta balioetsi behar dugu'

ERREDAKZIOA

Partidaren lehen minutuetatik erasora jokatuko ez dutela nabarmendu du BATE Borisoveko entrenatzaile den Yermakovichek.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak adierazi duenez, partida gogorra dute aurretik zurigorriek Txapeldunen Ligan jokatuko duten azken partida. Yermakovich entrenatzailearen mutilei egin beharko diote aurre zurigorriek, hain zuzen ere, BATE Borisov talde bielorrusiarrari.

?Joanekoa bezalako partida zorrotza espero dugu, eurek sailkapenagatik jokatzen baitute eta garaipenaren bila dihoaz sutsu; bitartean guk berdinketarekin nahiko daukagu, hala ere, garaipenak toki hobean kokatzen gaitu Europa Leagueko zozketan?, nabarmendu du Valverdek astearte honetan eskainitako prentsaurrekoan.

Gainera, aurkaria aintzat hartu eta balioetsi egin behar dutela adierazi du entrenatzaile zurigorriak. Zaila izango denaren ustea mantendu egin behar dela gaineratu du. Izan ere, bere hitzetan ?Egindako partidak kontuan hartzen baditugu txarragoak direla pentsatuko dugu, baina hori pentsatzen dugun une berean, porrota bereganatuko dugu?.

Aleksandr Yermakovich BATE Borisoveko entrenatzaileak astearte honetan aurreratu duenez, irabaztea ezinbesteko duten arren, Athleticen aurkako neurketan ez dira hasieratik erasora jokatzen hasiko. Gutxienez, horixe adierazi du norgehiagokaren aurreko azken entrenamenduaren ondoren.

 

Albisteak (2)

Bideoak (2)