Itxi

Derbia

Valverde: 'Reala bikain aritzen da kontraerasoan'

L.E. | eitb.eus

Athleticeko entrenatzaileak ezin izango ditu Iraola eta Etxeita zelairatu, min hartuda daudelako. Beñat derbirako garaiz sendatzeko itxaropenari eusten dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Reala kontreaerasoan "bikain" aritzen den taldea dela nabarmendu du Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak. Halaber, Carlos Vela donostiarren jokalaririk arriskutsiena dela adierazi du goizeko entrenamenduaren ostean emandko prentsaurrekoan.

Valverderen iritziz, igandekoa bezalako derbiak "buruarekin baino bihotzarekin jokatzen diren neurketak dira", baina, bere hitzetan, Athleticek "% 100ean" jokatuko du.

"Guztiok gustuko dugun partida da, kutsu berezia dauka", esan du Valverdek. Entrenatzaileak ezin izango ditu Iraola eta Etxeita zelairatu, min hartuta daudelako, eta Beñat zalantzan da, baina partidarako osatzeko itxaropena du.

Valverdek esan duenez, taldeak Kordobaren aurka jasotako porrota "ahaztarazi" nahi du. "Larri gabiltza", onartu du, "baina horrek gure alde egiten du, egoera iraultzeko gai izarten garelako. Gorago egon nahi dugu".

Albisteak (3)

Bideoak (1)