Prentsaurrekoan
Hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du Josu Urrutiak
ERREDAKZIOA
Athleticeko presidenteak jakitera eman duenez, hauteskundeak martxoaren 27an egingo dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticeko presidente den Josu Urrutiak astearte honetan iragarri duenez, talde zurigorriko hauteskundeak 2015eko martxoaren 27an, ostirala, egingo dira. Eta, bere hautagaitza bertan aurkeztuko duela eman du jakitera.
Urrutiak berak deitutako prentsaurreko batean iragarri ditu bi erabaki hauek presidenteak bere zuzendaritza-batzordearekin batera. 2011an presidentetza hartu zuen batzorde berarekin aurkeztuko baita.
Urrutiak adierazi duenez, 2015eko martxoaren 27ª, egun posibleen artean, “taldearen interesentzat datarik onena da”.
“Presidentetzat hautatua aterako denak, kirol arloan, ekonomikoki, eta gizarte esparruan taldea aztertzeko, eta datorren denboraldira begira erabakiak hartzeko denbora nahikoa izango du”, nabarmendu du presidente zurigorriak.
Eta, azkenik, Urrutiak jakitera eman duenez, zuzendaritza-batzordeak astelehen honetan egindako batzar batean hartu dituzte bi erabaki hauek.
>