Kargatzen...
Itxi

Gaur, 22:00etan

Athleticek liga bideratzea du helburu, Riazorren

Erredakzioa

Adurizek eta Guillermok ezin izango dute partida jokatu, eta, gauzak horrela, Iñaki Williams gazteak hasieratik jokatuko omen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek Deportivoren aurka jokatuko du 2015eko aurreneko Liga partida (lgaur, Riazorren, 22:00etatik aurrera). Zuri-gorrien helburua argia da: liga bideratzea. Abendua ez da hilabete ona izan, eta bilbotarrek puntu bakarra eskuratu zuten.

Anoetako derbian jasotako puntua (1-1) izan zen lortutako emaitza on bakarra. San Mamesen jokatutako bi partidak, Kordobaren aurka (0-1) eta Atletico Madrilen aurka (1-4), galdu egin zituen. Une honetan hamar puntura ditu Athleticek Europako postuak.

Aymeric Laporte eta Ander Iturraspe jokalariek partida bateko zigorra bete dute dagoeneko, eta jokatzeko prest daude, baina Aritz Adurizek eta Iker Munianek bosgarren txartel horia jaso zuten azken jardunaldian eta ezin izango dute norgehiagoka jokatu.

Ager Aketxe eta Guillermo Fernandez
ere baja izango dira, biak lesionatuta baitaude. Gauzak horrela, Iñaki Williams gazteak hasieratik jokatuko omen du.

Ustezko hamaikakoak:

Deportivo: Fabricio; Juanfran, Lopo, Insua, Luisinho; Alex Bergantiños, Medunjanin; Jose Rodriguez, Fariña, Cavaleiro; eta Toche.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Unai Lopez, Ibai; eta Williams.

Epailea: Undiano Mallenco

Futbol-zelaia: Riazor

Ordua: 22:00

Albisteak (3)

Bideoak (1)