1/8, joanekoa
Athleticek hurrengo kanporaketarako txartela bideratuta utzi nahi du
Erredakzioa
Aritz Adurizek eta Iker Muniainek hasieratik jokatuko dutela baieztatu du Ernesto Valverde zuri-gorrien entrenatzaileak.
Athleticek Celtaren aurka jokatuko du gaur, Kopako final-zortzireneko joaneko partidan (17:00etan). Talde biek porrota jaso dute 2015eko aurreneko liga partidan, eta Kopan irudi ezberdina eskaintzea dute helburu.
Zuri-gorriek garaipena lortu eta hurrengo kanporaketarako txartela bideratuta utzi nahi dute. Ligako bolada kaskarra ahaztu nahi du Athleticek (azken lau jardunaldietan puntu bakarra eskuratu du), eta Kopan itxaropen guztiak jarrita ditu.
Taldeak dena eman beharko duela adierazi du Valverde bilbotarren entrenatzaileak, eta Celta aurkari zaila dela ohartarazi du. Hala ere, lehentasuna liga dela gogoarazi du.
Aritz Adurizek eta Iker Muniainek hasieratik jokatuko dutela baieztatu du teknikariak. Ezin izan zuten Riazorreko neurketa jokatu, zigortuta zeuden eta. Iago Herrerinek area defendatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Celta: Ruben; Jonny, Sergi Gomez, Fontas, Planas; Augusto, Alex Lopez, Krohn-Dehli; Orellana, Santi Mina eta Charles.
Athletic: Herrerin; De Marcos, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Unai Lopez; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Epailea: Perez Montero
Futbol-zelaia: Balaidos
Ordua: 17.00