Akordioak
Athleticek Adurizen eta Balenziagaren kontratuak luzatu ditu
Erredakzioa
Balenziaga jokalari zuri-gorria izango da 2019ko ekainaren 30era arte, eta Aduriz 2016.era arte. Halaber, 2017ko ekainaren 30era arte luzatzeko aukera dago.
Mikel Balenziaga eta Aritz Aduriz jokalariek euren kontratuak luzatu dituzte Athleticen, klubak jakinarazi duenez.
Balenziaga jokalari zuri-gorria izango da 2019ko ekainaren 30era arte, eta bere deusteztate-klausula 35 milioi eurokoa izango da.
Adurizek, bestalde, 2016ko ekainaren 30era arte luzatu da. Halaber, 2017ko ekainaren 30era arte luzatzeko aukera dago. Bere deusteztate-klausula 36 milioi eurokoa izango da.
>