Igandean, 17:00etan
Athletic – Malaga, urrezko hiru puntu jokoan
Erredakzioa
Zuri-gorriek hiru puntura dituzte jaitsiera postuak eta azaroaren 19tik ez dute partidarik irabazi. Garaipena ezinbestekoa dute bolada txarrari amaiera emateko.
Athleticek eta Malagak Ligarekin dute hitzordua, Errege Kopan indarrak neurtu eta lau egunera. Urrezko hiru puntu dituzte jokoan bi taldeek, batez ere Athleticek, sailkapeneko arriskuak lehenbailehen uxatu nahi dituztelako.
Bilbotarrek azaroaren 19an lortu zuten azken garaipena Ligan, eta hiru puntura dauzkate jaitsiera postuak. Egoera deserosoa bizi dute.
Malaga taldea zazpigarren da, 31 punturekin, seigarren postutik (Vil-real) lau puntura, baina 2015ean jokatutako bederatzi puntuetatik bakarra lortu dute,
Ligako partida bi taldeek astebetean jokatuko dituzten hiruetatik bigarrena da. Asteazkenean Errege Kopan neurtu zituzten indarrak. Rosaledako neurketa hutsean amaitu zuten.
Ondorioz, Javi Gracia garaipena lortzen saiatuko da San Mamesen, azken asteetako joera txarrarekin amaitzeko. Andaluziarrek estatistika kontra dute San Mamesen, azken aldiz 2005ean irabazi baitzuten.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Unai López, Ibai; Aduriz.
Malaga: Kameni; Rosales, Angeleri, Weligton, Antunes; Castillejo, Darder, Camacho, Amrabat; Javi Guerra, Juanmi.
Epailea: Álvarez Izquierdo (kataluniakoa).
Estadioa: San Mames.
Ordua: 17:00etan.