Itxi

Ostegun honetan, 22:00etan

Gogoz heldu beharko dio Athleticek airean dagoen kanporaketari

ERREDAKZIOA

Errege Kopako final-laurdenetako Athleticen hasierako hamaikakoan, Iraola zalantza da, eta San Josek Iturrasperen tokia hartuko duen edota biek batera jokatuko duten ere, zehazteke dago oraindik.  

Zuri-gorriak Malagaren aurka. Argazkia: EFE

Athletic eta Malagaren arteko lehia berdintsuak, laster izango du amaiera. Ostegun honetan erabakiko baita Kopako finalerdietako postu baliotsua nork irabaziko duen. Ederto ezagutzen dira jada, ostegunekoa jarraian jokatuko duten hirugarren partida izango baita.

Joaneko partidan 0-0 egin zuten, eta beraz, kanporaketa airean dago. Athleticek gogoz eta gogor heldu beharko dio, Malagak ez baitu batere barkatuko.

Kanporaketa gainditzea sari ederra izango litzatekeen bai Athleticentzat baita Malagarentzat ere, batez ere zuri-gorrientzat, konfiantza egarriz baitaude. Ordu berean, Espanyol-Sevilla jokatuko da, eta irabazlea bietako baten aurka arituko litzateke finalerdietan.

Athletic une delikatua bizitzen ari da, Ligan ez baitabil batere ondo. Horrexegatik, Kopan irabazi nahi du Ligan falta zaion kemen hori, eta gainera, Kopan ere lan oso ona egin.

2014ko goleatzaile nabarmena izan zen Aritz Adurizek ez du aukera handirik aurkitzen, eta, ordea, azpimarratzekoa da "goleatzaile" lanetan, San Jose ari dela, taldea estutasunetik ateratzeko beti prest baitago. Hala ere, Markel Susaeta, Iker Muniain, Ibai Gomez, Borja Viguera edo Beñat Etxebarria bezalako jokalarien gogoa ere markagailuan islatzea beharrezkoa da.

-Alineazio posibleak:

Athletic Club: Herrerin; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, De Marcos, Muniain; y Aduriz.

Malaga CF: Ochoa; Rosales, Angeleri, Weligton, Antunes; Samu García, Recio, Camacho, Amrabat; Juanmi y Javi Guerra.

Epailea: Velasco Carballo

Zelaia: San Mames

Ordua: 22:00

Albisteak (3)