Prezioak
Bartzelona, Torino eta R. Madril ikusteko abonua atera du Athleticek
Erredakzioa
Bazkideak ez direnentzako prezioak ez dituzte oraindik iragarri; bai, ordea, bazkideei zuzendutakoak: abonu merkeenagatik 21,60 euro ordaindu beharko dituzte, garestienagaik, aldiz, 63 euro.
Bartzelona, Torino eta Real Madril taldeen aurkako neurketei begira abonu berezia ateratzea erabaki du Athleticek.
Klubak berak bere webgunean azaldu duenez, "hiru neurketetarako sarreren erosketa errazteko asmoz, bazkide, harrobi eta publikoarentzako oro har abonua prestatu du hiru partidentzako. Abonu honek, partida bakoitzaren prezioarekin alderatuz merkeagoa izateaz gainera, bazkide txartela bakoitzari dagokion jesarlekuan egoteko bermea eskainiko du. Partida bakoitzeko banako sarrera erosteko txartela aktibatzeko aukera dago, era berean".
Abonu hauek ezin izango dira BBKko orotarako kutxazainen bitartez erosi.
Bazkideak ez direnentzako prezioak ez dituzte oraindik iragarri; bai, ordea, bazkideei zuzendutakoak: abonu merkeenagatik 21,60 euro ordaindu beharko dituzte, garestienagaik, aldiz, 63 euro.
Informazio gehiago, Athleticen webgunean.
n.