ETBk jakin ahal izan duenez
Mediaprorekin akordioa lortu du Athleticek, 39 milioi euroren truke
Erredakzioa
Josu Urrutia presidente zuri-gorriak prentsaurrekoa eskainiko du gaur, Ibaiganen (12:30).
Athleticeko presidente Josu Urrutiak ohiko prentsaurrekoa eskainiko du gaur Ibaiganen (12:30), eta ETBk jakin ahal izan duenez, datorren denboraldiari begira, emisio eskubideen inguruan azalpenak ematea.
Gaur egun, Digital Plusek dauka Athleticeko telebista eskubideak. Taldeak 32 milioi euro jasotzen ditu urteko eta, kontratua, ekainean bukatuko da.
Esan bezala, ETBk jakin duenez, datorren denboraldian Mediaprorekin akordioa lortu dezake Athleticek, 39 milioi euroren truke.