Joaneko partidak
Kopako finala jokoan Camp Noun eta San Mamesen
Erredakzioa
Bartzelonak eta Vila-realek neurtuko dituzte indarrak iluntzeko 20:00etan, ondoren Athleticek eta Espanyolek jokatuko dute San Mamesen.
Asteazkenean jokatuko dira Kopako finalerdietako joaneko neurketak. Athleticen eta Espanyolen arteko kanporaketari San Mamesen emango zaio hasiera, 22:00etan. Espanyol sasoi onean dago, eta Kopan aurreikuspenak apurtu ditu Valentzia eta Sevilla kanporatuta.
Athleticek gol-zaparrada mingarria jaso zuen igandean Barçaren aurka, baina Ligako eskasia atzean utzi nahi du eta Kopan dauka jarrita aurten itxaropena. Athleticek Kopako 36 final jokatu ditu jada; azkena, 2012. urtean, Bartzelonaren aurka.
Valverderen taldeak azaroaren 21ean lortu zuen San Mamesen azken garaipena; Espanyolen aurka, hain zuzen ere (3-1). Hala ere, Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldearen jokoak hobera egin du ordutik.
Txapelketako beste finalerdian, Bartzelonak eta Vila-realek neurtuko dituzte indarrak. Horiek ere asteazkenean jokatuko dute joanekoa, 20:00etan.
Ustezko hamaikakoak
Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Mascherano, Pique, Alba; Busquets, Rakitic, Iniesta; Messi, Luis Suarez eta Neymar
Vila-real: Asenjo, Mario Gaspar, Musacchio, Victor Ruiz, Jaume Costa, Bruno Soriano, Tomas Pina, Cheryshev, Jonathan Dos Santos, Gio Dos Santos eta Vietto.
Epailea: Alejandro Jose Hernandez Hernendez (Las Palmas).
Futbol-zelaia: Camp Nou
Ordua: 20:00