Ostegunean Turinen
Athleticek bolada onean dagoen Torinori egingo dio bisita
Erredakzioa
Azaroaren 30etik ez du partidarik etxean galtzen talde italiarrak.
Torino FC taldeak Athletic Club hartuko du ostegunean UEFA Europa Leagueko final-hamaseirenetako joaneko partidan.
'Futbol-zelai Olinpikoa' izena duen estadioan jokatuko dute, hots, Comunale izenaz ezagutzen den futbol-zelaia ospetsua. Bertan Torinok oso bolada ona bizi du, azaroaren 30ean galdu zuen azken partida (Juventusen kontra 3-1).
Egun hartatik hamar jardunaldiko jokatu dituzte etxean, bost partida irabaziz eta beste bost berdinduz. Taldearen egoera asko aldatu da; jaitsiera postuak gertu izateagatik sailkapeneko goiko postuetara begira egotera hain zuzen ere.
n ere.