Itxi

Hauteskundeak, martxoaren 27an

Hasi da Athleticen hauteskunde-prozesua

Erredakzioa

Klubak garrantzizko datuak dituen hausteskundeei buruzko oharra argitaratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticen hauteskundeei buruzko informazioa  (klubak berak argitaratuta):

Athletic Clubeko zuzendaritza batzordeak, 2015eko otsailaren 12an egindako bileran, bere dimisioa aurkeztea eta batzorde Kudeatzailea izendatzea erabaki du. Batzorde horrek, Estatutuen V. izenburuan, hauteskunde erregimena, 65. artikuluan eta ondorengoetan jasotzen denaren arabera, presidente eta zuzendaritza batzorderako hauteskundeak deitzea erabaki du, estatutuen 71. artikuluaren araberako informazio hau Klubeko bazkideei jakinaraziz:

Hautagai-zerrenda osatuko dute kideen kopurua bakoitia izango da, eta hautagaitza bakoitzak betiere 11 eta 21 bitarteko kideen kopurua erabakiko du, estatutuen 36. artikuluan arautzen denaren arabera.

Presidente edo zuzendaritza batzordeko kideak aukeratzeko hauteskundeetan hautagai izateko, estatutuen 66. artikuluan jasotzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Adinez nagusia izatea.
b) Eskubide zibil guztien jabe izatea.
c) Zuzendari-lanpostuetan jarduteko gaitasunik gabe utzi duen zehapenik ez edukitzea.
d) Beste futbol klub baten zuzendari kargurik ez izatea, eta, hautagai izendatzean, inongo taldetako jarduneko jokalari, epaile, entrenatzailea edota teknikari ez izatea.
e) Klubeko bazkidetzan urtebeteko antzinatasun etengabea izatea.

Ondoko betekizunak betetzen dituzten bazkideek izango dute bozkatzeko eskubidea:

a) Adinez nagusia izatea.
b) Eskubide zibil guztien jabe izatea.
c) Hauteskundeetarako deia egiten denean, bazkidetza etenda ez izatea.
d) Klubeko bazkidetzan urtebeteko antzinatasun etengabea izatea.
e) Hauteskunde erroldan egotea.

Ez da beharrezkoa izango zozketa publikorik egitea, hauteskunde batzordea indarrean dagoelako 2014ko uztailaren 14an egindako bileran izendatu zenetik, Athletic Clubeko estatutuen 72. artikuluak agintzen duen moduan, 2014ko ekainaren 27an egin zen notario aurreko zozketan, eta Vicente Maria del Arenal Otero Bilboko Hiribilduaren notarioaren protokoloaren 936 zenbakidun aktan jasotzen denez.

Hauteskunde errolda ikusgai egongo da bazkideenganako arreta bulegoan, Mazarredo Zumarkaleko 23 zenbakia, Ibaiganeko egoitzan, 2015eko otsailaren 17tik 21ra.

Bazkideek erreklamazioak 2015eko otsailaren 26ra arte aurkeztu ahalko dituzte. Kexak bidaltzeko bidea bikoitza izango da: Hauteskunde batzordeari bidaliz gutun ziurtatuaren bitartez edo klubeko egoitzan bertan utziz.

2015eko martxoaren 2an erreklamazio horiei buruzko erabakia hartuko du hauteskunde batzordeak. Kexaren inguruko erabakia idatziz bidaliko zaio interesatuari Klubeko artxibategian dagoen helbidera. Halaber, arestian aipaturiko 2015eko martxoaren 2an, 2015 urteari dagokion urteko kuota ordainduta izango ez duten pertsonei baja emango zaie Bazkideen Erregistroan eta, beraz, ezin izango dute parte hartu hauteskunde-prozesuan, ez hautagaitza-aurre bat abalatzeko ezta bozka emeteko ere.

Hautagai-zerrendak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 26an, ostegunean, hasiko da, martxoaren 7an, larunbatean, 00:00etan amaituz.

Hautesle izateko eskubidea duten bazkideen %5k babestutako hautagai-zerrendak onartuko dira. Soilik klubek argitaratuko dituen inprimaki ofizialetan jasoko diren hautagaitzen bermeak baliozkoak izango dira. Bertan, bazkidearen sinaduraz gain, haren izen-abizenak, NAN eta bazkide-kodea, indarrean dagoen NAN-ren fotokopiarekin batera. Dokumentazioa hauteskunde natzordeak onartu beharko du. Hauteskunde prozesu bakoitzari dagokionez, edozein hautagaitzarako Hauteskunde batzordeak onartuta eta Klubeko argitaratutako inprimakietan agertzen ez den berme bat, edota Estatutuen 73. artikuluan arautzen diren epeetatik at heltzen dena, baliogabetzat hartuko da.

Hautagai zerrendak 2015eko martxoaren 12an, ostegunean, 18:00etan, aldarrikatuko ditu hauteskunde batzordeak eta klubeko iragarki oholean astebetez egongo da, martxoaren 19ko 18:00ak arte.

Hauteskundeak Athletic Clubeko egoitzan, Bilboko Ibaigane Jauregian, Mazarredo Zumarkalea 23, egingo dira martxoaren 27an, ostiralean, 09:00etatik 21:00etara.

Gutxienez hogeita bat hautestontzi egongo dira, hauetariko hogei bertan botorik emateko eta beste bat postazko bozarentzako.

Bazkideek, boza eman ahal izateko, indarrean dauden NAN edota pasaportea erakutsi beharko dute.

i beharko dute.

Albisteak (2)

Bideoak (1)