Europa Liga
'Binakoarekin abantaila daukagu, baina txikia bakarrik'
Erredakzioa
"Ez dago favorito argirik eta dena erabakitzeko dago", azpimarratu du zuri-gorrien entrenatzaileak Torinoren aurkako partidaren ostean.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearen iritziz, Turinen Europa Ligako final-hamaseirenetako joanekoan bina egin ostean, zuri-gorriek "abantaila txikia" dute San Mamesen jokatuko den itzuleko partidari begira, "baina txikia bakarrik", azpimarratu du.
"Emaitza honi esker, 0-0 eta 1-1 eginez gero, sailkapena bermatuta daukagu, eta horrek abantaila txikia ematen digu, baina ez dago faborito argirik eta dena erabakitzeko dago", azaldu du Valverdek.