Ostegunean, 21:05ean
Iturraspe eta Bustinza, baja bakarrak Torinoren aurkakorako
Erredakzioa
Asteazkeneko entrenamenduan erabakiko du Ernesto Valverde entrenatzaileak zelairatuko duen hasierako hamaikakoa.
Ander Iturraspe eta Unai Bustinza dira Ernesto Valverdek dituen baja bakarrak ostegun honetako Torinoren kontrako neurketarako. Astearte honetan hasi da talde zuri-gorria Europa Ligako final-hamaseirenetako itzulikoa prestatzen.
Gauzak horrela, entrenamendua arinagoa izan da Rayoren aurka hasieratik jokatu zutenentzat. Asteazken egingo du Athleticek partidaren aurretiko azken lan-saioa, 19:00etan eta ateak itxita.
Entrenamendu horretan erabakiko du entrenatzaile zuri-gorriak zelairatuko duen hasierako hamaikakoa. Sisteman dago zalantza nagusia. Ohikoa erabiliko ote du edo 1-3-5-2ko erabaliko du?