Asteazkenean, 22:00etan
Espanyol-Athletic, arrisku handiko partida
Erredakzioa
Juan Martinez Munuera epaileak zuzenduko du neurketa. San Mamesen jokatutako joanekoan bana egin zuten zuri-gorriek eta perikitoek.
Biolentziaren Aurkako Batzordeak arrisku handiko partidatzat jo du Espanyolek eta Athleticek jokatuko duten Errege Kopako finalerdietako itzulikoarena.
Neurketa asteazken honetan jokatuko dute zuri-gorriek eta perikitoek Power8 futbol-zelaian, 22:00etatik aurrera. San Mamesen jokatutako norgehiagokan bana egin zuten.
Ertzaintzak segurtasun-neurriak betetzeko gomendioa egin die Athleticeko zaleei. Mossoen argibideei jarraitzeko eta Fan Zonean elkartzeko eskatu die.