Hauteskundeak
Urrutia da presidentetzarako hautagai bakarra
Erredakzioa
Urrutiarena izan da, ezarritako epean, aurkeztutako hautagaitza bakarra.
Josu Urrutia da Athleticeko presidentetzarako hautagai bakarra, berarena baita, ezarritako epean, aurkeztutako hautagaitza bakarra, klubak jakinarazi duenez.
Gauzak horrela, hautagaitzaren jakinarazpena martxoaren 12an egingo da, 18:00etan, behin aurkeztutako "abalak egiaztatuta".
Ondoren, klubeko 77. artikuluaren arabera, bozketarik gabe izendatuko da hautagaitza hori klubeko zuzendaritza batzorde gisa. Beraz, ezustekorik ezean, egun horretan izendatuko dute Josu Urrutia Athleticeko presidente.