Itxi

Errege Kopa

Magrilgo ostalariak, finala Bernabeun jokatzearen alde

Erredakzioa

"Bernabeun jokatzea eskatzen dugu, gaur egungo krisi egoeran ezin baitiegu, garrantzirik gabeko kontuengatik, 20-30 milioi eurori uko egin", idatzi du gremioak Facebooken sortu duen taldean.

Santiago Bernabeuren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Hurrengo asteazkenean, martxoaren 25ean, zalantzak argitu eta maiatzaren 30eko Athletic-Bartzelona Errege Kopako finala non jokatuko den jakinaraziko dute. Asko hitz egin da gaiaz egunotan eta baita Espainiako himnoak jaso ditzakeen txistuei buruz ere.

Ez du ematen Santiago Bernabeu aukeratuko dutenik, Florentino Perez Real Madrileko presidentea ez baitago futbol-zelaia uzteko prest. Madrilgo ostalarien gremioak, ordea, finala Madrilen jokatzea nahi du eta Facebooken talde bat jarri dute martxan.

"Madrilgo ostalarien gremioak Kopako finala Bernabeun jokatzea eskatzen du, gaur egungo krisi egoeran ezin baitiegu, garrantzirik gabeko kontuengatik, 20-30 milioi eurori uko egin. Gure politikariek ezin dute eragozpenik jarri, Txina edo Saudi Arabia bezalako herrialdeekin negozioak egiteko txora-txora eginda daudenean. Kopako finala gure hiriko klasiko bat da, gure gurasoek eta aiton-amonek bizi izan zituzten eta ez zuten aitzakiarik jarri", idatzi dute Facebooken.

Mestalla, Benito Villamarin eta Cartuja finala hartzeko prest agertu dira.

 

 

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)