Itxi

Sevillaren aurka, larunbatean

Valverde: 'Bolada ahalik eta gehien luzatzen saiatu behar dugu'

L.E. | eitb.eus

Athleticeko entrenatzaileak Sevillaren sendotasuna azpimarratu du, talde andaluziarrak etxean 30 partida galdu barik daramatzala gogora ekarrita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek Ligan duen bolada ona (bost partida jarraian irabazi ditu) ahalik eta gehien luzatzea da Ernesto Valverde entrenatzailearen helburua. Zuri-gorriek, hala ere, erronka zaila dute larunbatean, lehen mailako zelairik zailenetakoan jokatu behar baitute, Sanchez-Pizjuanen, hain zuzen.

"Aurkariaren sendotasuna kontuan izanda ere, boladari eusten saiatu behar dugu", esan du Valverdek. Esan bezala, partida zaila dute larunbatean, Sevillak 30 neurketa baitaramatza etxean porrotik jaso gabe.

Entrenatzaileak baja bakarra du Sevillarako, Iago Herrerin ordezko atezainarena. Hala ere, Herrerin ia sendatuta dago duela hilabete, Kopan, Espanyolen aurka izandako lesioagatik.

Gainontzeko jokalariak jokatzeko moduan daude, Iker Munian barne. Nafarrak gastroenteritisa izan du azken egunetan. Aritz Aduriz ere jokatzeko moduan da, duela hiru aste Vigon izandako lesioa sendatuta.

Valverde, martxoko entrenatzailerik onena

Ernesto Valverde martxoko entrenatzailerik onena izendatu dute BBVA Liga, Athleticek hilabete horretan jokatutako partida guztiak irabazi eta zortzigarren postura igo ostean.

 

stean.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)