Itxi

Kopako Finala

Apirilaren 29an zozketatuko ditu 34.741 sarrera Athleticek

Erredakzioa

3.000 sarrera gordeko ditu klubak konpromisoetarako. 12:00etan izango da zozketa, Ibaiganen.

Errege Kopako finala ikusteko 37.741 sarrerak banatzeko prozesuaren berri eman du Athleticek. 3.000 sarrera gordeko ditu taldeak, eta beraz, 34.741 banatuko ditu bazkideen artean. Gordetakoak "kirol- eta instituzio- konpromisoetarako eta Athletic Clubeko babesleentzako" izango dira.

Taldeak informatu duenez, bazkideentzako sarrerak apirilaren 29an zozketatuko dira, 12:00etan, Ibaiganen. Parte hartzeko, interesa duten bazkideak hurrengo daten artean inskribatu beharko dira: apirilaren 22ko 10:00etatik 27ko 18:00ak arte. Athleticeko web orrian egin beharko dute inskripzioa.

Sarreren salneurria 40 eta 190 euro artean dago.

Albisteak (2)

Bideoak (1)