Abuztuan
Athleticek Superkopa jokatuko du, Bartzelonaren aurka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Biek jokatuko dute Kopako finala eta katalanek liga titulua eskuratu dutenez, zuri-gorriek Superkoparako txartela lortu dute.
Athleticek Espainiako Superkopa jokatuko du, Bartzelonaren aurka. Katalanek liga titulua irabazi zuten igandean, eta ondorioz Superkoparako txartela eskuratu du Athleticek.
Zuri-gorriek Luis Enriquek zuzentzen duen taldearekin neurtuko dituzte indarrak Errege Kopako finalean. Superkopa bi partidetara jokatuko da, abuztuan. Joanekoa San Mamesen jokatuko da eta itzulikoa Camp Noun.