Akordioa
Herrerinek eta Etxeitak kontratua berritu dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atezainak 2017. urteko ekainaren 30era arte luzatu du Athleticekin zuen hitzarmena, eta atzelariak, berriz, 2018.era arte.
Iago Herrerinek 2017ko ekainaren 30era arte luzatu du Athleticekin zuen kontratua, eta Xabi Etxeitak, 2018. urtera arte, klubak jakinarazi duenez.
Atezainaren etete-klausula 35 milioi eurokoa izango da. Herrerinek hasieratik jokatuko du Errege Kopako finala, larunbatean.
Etxeitaren etete-klausula, bestalde, 40 milioi eurokoa izango da. Atzelariak 57 partida ofizial jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin (Ligako 44, Kopako 8, Txapeldunen Ligako 2 eta Europa Ligako 3).