Itxi

Prentsaurrekoa

Eneko Bovedaren eta Erasoren fitxaketak baieztatu ditu Urrutiak

Leire Etxazarra | eitb.eus

Txistualdiaren inguruko polemikari dagokionez, presidenteak argi hitz egin du: "Espero dugun gauza bakarra saria da, 70.000 pertsona inolako arazorik sortu gabe mugitzeagatik".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Urrutiak Eneko Boveda (Eibar) eta Javier Eraso (Leganes) jokalarien fitxaketak baieztatu ditu Athleticen denboraldiaren balantzea egiteko emandako prentsaurrekoan.

Azken asteetan atera diren beste izen batzuen inguruan galdetuta Urrutiak esan duenez, Monrealen inguruan "ez dago ezer konkreturik", eta Ernesto Valverdek ez dio Fernando Llorente bueltatzea eskatu.

Bartzelonaren aurka jokatutako Kopako finalaren eta ereserkiari egindako txistualdiaren inguruan ere hitz egin du Athleticeko presidenteak. Urrutiaren esanetan, klubak Indarkeriaren aurkako Batzordetik espero duen gauza bakarra "sari bat jasotzea da, 70.000 pertsona inolako arazorik sortu gabe mugitzeagatik".

Salaketa, Adurizi egindako irainengatik

Bestalde, Adurizen inguruan esan eta idatzi diren aurrean, auzitegietara joko dutela adierazi du, zigor-demanda jartzeko asmoa baitute. "Norbaitek jokalari bat iraintzen duenean, Athletic iraintzen du".

Kirol arloari dagokionez, zaleek Bartzelonan izandako jarrera goratu du, eta finaleko emaitzaz argi hitz egin du: "Bartzelonak egurra eman digu azken finaletan, baina egurra hartzeko ere finalera iritsi behar duzu".

Gustura taldeak egindako denboraldiarekin

Kirol balantzeari dagokionez, taldeak azken sei urteetan lau final jokatu dituela azpimarratu du Urrutiak.

"Aurten lau txapelketa jokatu ditugu, eta aurpegia ezkutatu barik aritu gara guztietan. Taldea ondo aritu da. Urte osoan erregularra izatea oso zaila da, gorabeherak izan ditugu", aitortu du.

u", aitortu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)