Eraginak
Athleticek salaketa jarriko du Adurizek jasotako irainengatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jokalari zurigorriak foro eta hedabideetan jaso behar izan dituen kritiken inguruko bere atsekabetasuna agertu du presidenteak.
Athleticek salaketa jarriko du Adurizek hainbat foro eta hedabideetan jasotako irainengatik, pasadan larunbateko Errege Kopako finalean Espainiako ereserkiari egindako txistualdia dela medio.
?Norbaitek Athleticeko jokalari bat iraintzen duenean, Athletic iraintzen ere badago?, azpimarratu nahi izan du talde zurigorriko presidentea den Josu Urrutiak ostegun honetan eman duen prentsaurrekoan.