Lagunartekoa, bertan behera
Europa ardatz hartuta ekingo dio Athleticek denboraldi-aurreari
ERREDAKZIOA
Zurigorriek uztailaren 2an emango diete hasiera entrenamenduei. Berritasun gisa, Eneko Boveda eta Javier Eraso jokalari berriak.
Austriako Leeds United taldeak iragarri duenez, uztailaren 21ean Athleticen aurkako lagunartekoa bertan behera gelditu da, zurigorriek Europa Ligako partidak jokatu behar dituztelako.
Hona hemen, zurigorrien udako egutegia:
- Uztailaren 1: Azterketa medikoak
- Uztailaren 2: Denboraldi-aurrea abiatuko dute, Lezaman
- Uztailaren 21: Lagunartekoa jokatuko dute Tijuanaren aurka, Ameriketako Estatu Batuetan
- Uztailaren 30: Europa Liga
- Abuztuaren 6: Europa Liga
Azkenik, Athleticek Betisen aurka neurtuko ditu indarrak, eta Austriara bidaiatuko du Krasnodar eta Greuter taldeen aurka lehiatzeko. Data erabakitzeke.