Amaiera kaskarra
Porrota jaso du Athleticek Greuther Furthen aurka (2-3)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Valverderen taldea jaun eta jabe izan da lehen zatian, baina bigarrenean partidari buelta eman dio Bigarren Mailako talde alemaniarrak.
Athleticek porrotarekin eman dio amaiera Austriako kontzentrazioari. Zuri-gorriek 2-3 galdu dute Bigarren Mailako Greuther Furth talde alemaniarraren aurka. Valverderen taldea erraz nagusitu da lehen zatian, baina bigarrenean neurketari buelta eman dio aurkariak. Joko kaskarra eskaini dute zuri-gorriek neurketako azken minutuetan.
Aritz Adurizek, 14. minutuan, eta Iñaki Williamsek, 22.ean, sartu dituzte Athleticen golak.
Fitxa teknikoa:
2.- Athletic Club: Herrerin (Iraizoz, 46'); De Marcos (Boveda, 46'), Gurpegui (Saborit, 65'), Etxeita (Elustondo, 46'), Balenziaga (Bustinza, 46'); Iturraspe (Moran, 65'), Beñat (Unai Lopez, 46'); Williams (Viguera, 65'), Eraso (Guarrotxena, 65'), Aketxe (Guillermo, 46'); eta Aduriz (Sola, 65').
3.- Greuther Furth: Mielitz; Thesker, Hofmann, Giebelmann, Freis; Trinks, Caligiuri, Tripic, Zulj; Wurtz eta Stiepermann. Flekkn, Röcker, Franke, Sukalo, Gjasula, Weilandt, Kumbel, Lam, Maderer eta Trybull jokalariek ere jokatu dute.
Golak:
1-0, 14': Aduriz.
2-0, 22': Williams.
2-1, 52': Tripic.
2-2, 87': Sukalo.
2-3, 89': Maderer.