Itxi

Europa Liga

Hafnarfjordur edo Inter Baku, Athleticen aurkaria 3. fasean

Erredakzioa

Kanporaketa horretako irabazlea izango da zuri-gorrien aurkaria. Joaneko partida uztailaren 30ean jokatuko da San Mamesen eta itzulikoa, abuztuaren 6an.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hafnarfjordur islandiarra edo Azerbaijango Inter Baku izango da Athleticen aurkaria Europa Ligako hirugarren fasean, Nyonen (Suitza) egindako zozketaren arabera.

Islandian jokatutako joaneko neurketan Inter Baku nagusitu da (1-2). Joanekoa San Mamesen jokatuko da, uztailaren 30ean, eta itzuliko norgehiagoka abuztuaren 6an izango da.

Multzoen faserako txartela lortzeko, bi kanporaketa gainditu beharko ditu Valverderen taldeak. Honakoa aurrenekoa baino ez da. Uztailaren 23an jokatuko dute Hafnarfjordurrek eta Inter Bakuk itzuliko partida (18:00etan hasiko da).

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)