Lesioak
Titular faltan hasiko da Athletic Europa Ligan
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Williams, Mikel Rico, Iker Muniain, Aymeric Laporte eta Mikel San Jose ez dira Q3 Europa Ligako joaneko partida jokatzeko moduan izango.
Iñaki Williams aurrelariak min hartu zuen Xolos Tijuana taldearen aurka Boisen (Idaho, AEB) jokatutako lagunarteko partidan, eta, hortaz, zuri-gorrien jokalari titularren erdiak ez du Q3 Europa Ligako uztailaren 30eko partida jokatuko.
Iñaki Williams, Mikel Rico eta Iker Muniain lesionatuta daude, eta Aymeric Laporte eta Mikel San Jose geroago hasi dira entrenatzen, aurreko denboraldia geroago bukatu zutelako.