Txistualdia eserkiari
San Jose: 'Athleticek, zigorra barik, saria jaso beharko luke'
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Astelehen honetan, Indarkeriaren Kontrako Batzordeak bilera deitu du Kopako Finaleko txistualdia aztertze aldera.
Mikel San Jose Athleticeko jokalariak gaitzetsi egin du Indarkeriaren Kontrako Batzordeak Errege Kopako finaleko txistualdia dela eta talde zuri-gorriari neurririk ezartzeko posibilitatea.
Bere hitzetan, ?Athleticek, zigorra barik, saria jaso beharko luke?, izan ere, 50.000 zale baino gehiago Bartzelonara eramatea, eta gainera, inolako istilurik sortu gabe, garaipen bat da. Beraz, jokalariak esan duenez, ?harritzekoa izango litzateke zuri-gorrien aurkako zigorrik ezarriko balute?.