Itxi

Europa Liga

Valverdek 21 jokalari deitu ditu Bakura joateko; Sola, lesionatuta

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko aurrelariak kolpea izan du ezker oinean, eta baja da Europa Ligako itzuliko partidarako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ernesto Valverdek prest dituen jokalari guztiak deitu ditu Inter Bakuren aurkako neurketarako, Europa Ligako hirugarren txandaren itzuliko partida. Joanekoan, Athleticek mendean hartu zituen azeriarrak (2-0).

Kike Sola baja da deialdian, "ezker oinaren tarsoko eskafoidean hezur-kolpea" izan duelako Lezamako azken entrenamenduan. Aurrelari nafarra bilakaeraren zain dago.

Bajen artean  daude Ander Iturraspe, joanekoan lesionatuta, Mikel Rico, Iñaki Williams eta denbora luzean lesionatuta dauden Iker Muniain eta Jonas Ramalho. Jon Aurtenetxe eta Iñigo Ruiz de Galarreta beste talde batera joatea espero da.

Deitutakoen artean higurarren atezain bat dago, Alex Remiro, Bilbao Athletickoa. Mikel San Jose ere Azerbaijanera joango da, Osasunaren aurka kolpea izan zuen arren. Eneko Bovedak, Sabin Meriok eta Guillermo Fernandezek ere bidakatuko dute. Azkena utzita joango omen da.

Athleticek gaurtik ostilarera arte egongo da Bakun. Ustezko hamaikakoa honakoa izan daiteke: Herrerin; De Marcos, Gurpegui, Etxeita, Balenziaga; Elustondo, Beñat; Susaeta, Eraso, Ibai; eta Aduriz

bai; eta Aduriz

Albisteak (3)

Bideoak (1)