Utzita
Guillermok ere Leganesen jokatuko du
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Txapeldunen Ligako goleatzaile bilbotarrak utzita jokatuko du datorren denboraldian. Hala ere, Athleticek neguko merkatuan berreskuratzeko aukera izango du.
Guillermo Fernandez Athleticeko jokalariak Leganesen jokatuko du utzita datorren denboraldian. 22 urteko aurrelaria Asier Garitanoren helburuetako bat zen, eta Serantes, Bustinza, Alain Eizmendi, Albizua eta Ruiz de Galarretarekin batera, aukera aprobetxatu beharko du ahalik eta minutu gehien jokatzeko eta garapenik handiena izateko. Hala ere, Athleticek neguko merkatuan berreskuratzeko aukera izango du.
Lezamako harrobiko azken urteetako jokalaririk azpimarragarrienetakoa da Guillermo, eta aurreko denboraldian hemeretzi neurketa jokatu zituen eta gola sartu zuen Txapeldunen Ligan Portoren aurka jokatutako partidan.
CESIÓN I Guillermo, refuerzo de Champions para la delantera. Hoy, a las 12:30h, presentación http://t.co/rsgyjpxsiq pic.twitter.com/zbuxErze8c
— C.D. Leganés (@CDLeganes) agosto 13, 2015