Kargatzen...
Itxi

Ospakizuna Bilbon

Egun handia Athleticentzat

S.L | eitb.eus

Zuri-gorriek zaleekin batera ospatu dute Bartzelonaren aurka eskuratutako Superkopa. Jardunaldi zirraragarria izan da.

Argazkia: EFE

Egun handia izan da gaurkoa Athleticentzat. Zuri-gorriek Superkopa irabazi zuten astelehenean FC Bartzelona mendean hartuta, eta beste titulu bat eskuratu zuten, 31 urteren ondoren.

Zaleek jokalariekin ospatu nahi izan dute lortutako balentria, eta Bilbo zuri-gorriz jantzi da.

15:30ean, Begoñako Amari eskaini dio Athleticek titulua, Basilika jendez beteta zegoela. Udaletxera abiatu dira jarraian, estalkirik ez zuen autobus batean, eta Juan Mari Aburto alkateak hartu ditu bertan.

Giroa hunkigarria zen kanpoan, eta jokalariak balkoira atera dira Kopa jarraitzaileei eskaintzeko. Muniainek, Gurpeguik, Laportek, Williamsek, Iraizozek, Valverdek? denek izan dituzte esker oneko hitzak. Muniain izan da ospakizunaren gidari nagusia.

Bizkaiko Foru Aldundia izan da eguneko azken geltokia. Unai Rementeria ahaldun nagusiak egin die harrera lehoiei. Foru Jauregian ere, balkoira irten dira jokalariak, eta festa-giroak jarraitu du. Jardunaldi zirraragarria izan da.

Albisteak (3)

Bideoak (6)

Galeriak (1)