Europa Liga
Balenziaga eta Susaeta, Eslovakiako deialditik kanpo
Agentziak | Erredakzioa
Superkopako partida osoak jokatu zituzten jokalariei atsedena ematea erabaki du Ernesto Valverdek, eta bigarren taldeko Yeray sartu du deialdian.
Mikel Balenziaga eta Markel Susaeta ez daude Ernesto Valverdek Zilinan (Eslovakia) jokatzeko egin duen deialdian, eta ez dute Europa Ligako atarikoaren joaneko partida jokatuko. Taldea goizean abiatu dira Loiutik, eta bihar, osteguna, arituko dira Zilinaren aurka.
Hegalekoa eta erdilaria titularrak izan dira denboraldi hasiera honetan, eta biek jokatu dituzte Superkopako bi partida osoak Bartzelonaren aurka. Bost minutu bakarrik galdu zituen Susaetak azken partidan, entrenatzaileak aldatzea erabaki baitzuen.
Yeray Bilbao Athleticeko atzelaria da berritasun nagusia deialdian. Iñaki Williams (osatuta dago jada) eta Superkopan aritu ez ziren Ibai Gomez eta Borja Viguera ere bueltan dira.
Mikel San Jose eta Xabi Etxeita bajan daude. Lehenengoak Camp Nouko itzuliko partida galdu zuen, eta bigarrena partida bukatu baino lehen atera behar izan zuen Valverdek zelaitik, min hartu baitzuen. Ander Iturraspek lesionatuta jarraitzen du.
Gaur, 20:00etan, MSK Zilina taldearen zelaian egingo dute entrenamendua zuri-gorriek.