Ateak irekita
San Mames larunbat honetan ere ireki dute
Agentziak | Erredakzioa
Ostegunean eta ostiralean izandako jendetza ikusita, zaleek egun bat gehiago dute Athleticen zelaia bisitatzeko eta Bartzelonari irabazitako Superkoparekin argazkia ateratzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aurreko bi egunetako arrakasta ikusita, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Athleticek San Mamesen ateak zale guztiei zabaltzeko ekimena egunbetez luzatzea erabaki dute. Ostegunean eta ostiralean milaka zale pasatu ziren zelai berritik.
Hori horrela, eta Athleticek berak bere webgunean iragarritakoaren arabera, larunbatean ere San Mames bisitatzeko aukera dago 10:00etatik 20:00etara.
Ostegunean eta ostiralean bezala, zaleak 19. atetik sartuko dira. Ibilbidea ekialdeko tribunatik hasi, iparraldekotik jarraitu eta tribuna nagusian amaituko da, Superkopa dagoen lekuan, eta koparekin argazki bat ateratzeko aukera izango dute nahi duten guztiek.
n guztiek.