Itxi

Igandean, 16:00etan

Athletic, Ligako lehen garaipenaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek Getafe hartuko dute San Mamesen. Bi taldeak Lehen Mailako sailkapeneko zuloan daude. Raul Garcia bilbotarren azken fitxaketak debuta egingo du.

Zuri-gorriak galtzaile atera dira Ligako lehen bi jardunaldietan. Argazkia: Efe.

Athleticek eta Getafek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak BBVA  Ligako hirugarren jardunaldian.  Bi taldeak sailkapeneko azken bi postuetan daude. Athleticek Bartzelonaren (0-1) eta Eibarren aurka (2-0) galdu du, eta Getafek, berriz, Espanyolen (1-0) eta Granadaren (1-2) aurka.

Partidako puntu erakargarrienetariko bat Raul Garciaren debuta izango da, bilbotarren azken fitxaketa.

Iker Muniain, Ander Iturraspe eta Eneko Boveda baja dira, guztiak arazo fisikoekin. Litekeena da Iñaki Williams ere jokatu barik geratzea, bere lesioak hobera egin duen arren ez dagoelako guztiz sendatuta.

Getaferi dagokionez, talde madrildarra ere puntuen beharrean da, aurreko bi partidak galdu ostean. Fran Escribá entrenatzailearen taldea makal ibili ohi da beti denboraldi hasiera guztietan.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Beñat, Rico; Susaeta, Raúl García, Sabin Merino; eta Aduriz.

Getafe: Guaita; Vigaray, Alexis, Vergini, Roberto Lago; Juan Rodríguez, Lacen, Bernard; Pedro León, Lafita eta Álvaro.

Epailea: Pedro Jesús Pérez Montero (Andaluziarra).

Estadioa: San Mames.

Ordua: 16:00etan

Albisteak (3)