Itxi

Ligako klasikoa

San Mames berriko estatistikak, Real Madrilen kontra

Agentziak | Erredakzioa

6 puntutik 4 irabazi ditu Athelticek Madrileko taldearen aurka, zelai zaharreko bolada txarrari bukaera emanez.

Athletic, Adurizen gola ospatzen, aurreko denboraldian / EFE.

Athelticek Real Madril hartuko du asteazkenean, oraingo honetan estatistikak alde dituela. San Mames berrian bien artean izandako bi pardidetan Athleticek 4 puntu irabazi ditu.

Real Madrilen leheengo bisita 2014ko otsailaren 2an izan zen, eta Jese Rodriguezen golaren ostean, Ibaik neurketa berdindu zuen. 65. minutuan Cristiano Ronaldo kanporatu zuen epaileak, eta puntu banaketarekin bukatu zen neurketa.

Martxoaren 7an, aurreko denboraldian, Adurizek gola sartu zuen eta 3 puntuak irabazi zituen Athleticek. Bolada onean zegoen taldea, aurreko partidan Espanyol Kopatik kanporatu eta finalera sailkatu baitzen.

San Mames zaharrean, ordea, Athleticek azken hiru neurketak galdu zituen, denak 0-3ko markagailuarekin. 2010-2011 denboraldian, Kakak bi gol sartu zituen, eta Cristiano Ronaldok bestea; 2011-2012 denboraldian, golak Higuain, Ozil eta Cristianorenak izan ziren, eta zelai zaharreko azken partidan, portugaldarrak bi egin zituen, eta Higuainek bestea.

Guztira, Bilboko 84 norgehiagoketetan, Athleticek 38 irabazi ditu; Real Madrilek, 29, eta 17 berdinketak izan dira. Etxekoek 115 gol sartu dituzte; kanpokoek, 85.

kanpokoek, 85.

Albisteak (3)