Kargatzen...
Itxi

1-0

Bilbao Athleticek porrota jaso du Ponferradinaren aurka

Erredakzioa

Yurik sartu du partidako gol bakarra, 85. minutuan. Zigandak zuzentzen duen aldeak ez du garaipenik lortu etxetik kanpora.

Bilbao Athleticeko jokalariak Ponferradan galdu ostean. Argazkia: EiTB

Bilbao Athleticek 1-0 galdu du Ponferradinaren aurka Toralinen jokatu duen partida. Yurik egin du partidako gol bakarra, norgehiagokako 85. minutuan. Zuri-gorriek ez dute galtzea merezi izan, baina puntu barik itzuli dira Leonetik.

Zigandak zuzentzen duen taldeak ez du oraindik partidarik irabazi etxetik kanpora.

Fitxa teknikoa:

1 - SD Ponferradina: Santamaria; Adan, Lolo Pavon, Miquel, Casado; Acoran, Andy, Jonathan, Khomchenovskyy (Infante, 64. min); Djordjevic (Jebor, 68. min) eta Yuri.

0 - Bilbao Atlhletic: Remiro; Iru, Yeray (Unai Bilbao, 58. min), Gil, Saborit; Undabarrena (Iturraspe, 87. min), Vesga; Guarrotxena, Unai Lopez, Seguin eta Santamaria (Villalibre, 57. min).

Gola: 1-0, Yuri; 85. min.

Epailea: Trujillo Suarez.

Albisteak (3)