Itxi

Hurrengo aurkaria Europa Ligan

AZ Alkmaarrek arnasa hartu du Herbehereetako ligan

Erredakzioa

Athleticek Europa Ligan izango duen hurrengo aurkariak garaipen garrantzitsua lortu zuen zazpigarren jardunaldian. 3-1 irabazi zion Eredivisieko hirugarren sailkatuari, Heraclesi.

Partizan-AZ Alkmaar (3-2) partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Herbehereetan jokatuko du ostegun honetan (19:00) AZ Alkmaar talderen aurka Europa Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldia. Herbehereetako taldeak ez du denboraldi hasiera ona izan, baina asteburuan garaipen garrantzitsua lortu du, eta baita arnasa hartu ere.

Alkmaarreko taldeak 3-1 irabazi zion Eredivisie Herbehereetako ligako hirugarren sailkatuari, Heracles taldeari. Markus Henriksenek sartu zuen 1-0ekoa eta Jeffery Gouwelleuwk egin zuen 2-0koa. Norgehiagokako 76. minutuan Heraclesek aldea murriztu zuen, baina Maumer Tankovicek 3.a sartu zuen 81.ean, eta 3-1eko garaipena eman zion AZ Alkmaarri. Hiru puntu hauekin, AZ sailkapeneko hamaikagarren postuan dago, 8 punturekin. Zazpi jardunalditan, bi garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot lortu ditu, eta liderra den eta oraindik porrotik jaso ez duen Ajax taldetik 11 puntura dago.

Talde bizkaitarraren hurrengo aurkariak gaizki ekin zion Europa Ligari Partizanen aurka 3-2 galdu baitzuen. Beraz, Athletic mendean hartzera aterako dira asko baitute jokoan. Zaleen bultzada handia izaten du AZ Alkmaar taldeak bere zelaian, eta taldeak askoz gehiago ematen du etxeko partidetan kanpokoetan baino.

Markus Henriksen 23 urteko norvegiarra da AZ taldeko izarra. Baloia ondo mugitzen du, erasokor jokatzen du eta erraz sartzen ditu golak.

Albisteak (3)