Itxi

Partida, astelehenean

Garaipena beharrezkoa da, 'aukera berriak' izateko

Agentziak | Erredakzioa

Ernesto Valverdek Gijoneko Sporting miresten duela adierazi du. "Gustuko" taldea du, Athleticekin "antzekotasun ugari" dituelako, eta "nortasun propioa".

Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak argi dauka Athleticek "garaipena" behar duela "aukera berriak" ematen dituzten sailkapeneko postuetara hurbiltzeko. "Erdia eta beheko aldearen artean gaude, hamabosgarren, eta erditik gora egon nahi dugu", esan du Valverdek.

Entrenatzaile zurigorriak Gijoneko Sporting, astelehenean Athleticek San Mamesen izango duen aurkaria, miresten duela onartu du. Asturiarrek "antzekotasun ugari" dituzte bilbotarrekin, eta "nortasun propioa", Valverderen hitzetan.

Europa Ligako partida jokatu zutenetik lau eguneko atsedena izatea ere azpimarratu du. Horri esker, errotazioak ekidin ditzake, eta ustezko talde titularra erabili.

ularra erabili.

Albisteak (3)