Igande honetan
Betisen aurkako neurketa 'berezia' izango da Beñatentzat
Agentziak | Erredakzioa
Athleticeko jokalaria igandean itzuliko da Benito Villamarinera, lau denboraldiz etxea izan zuen zelaira. Taldearen dinamika ona izaten ari dela uste du erdilariak.
Beñat Etxeberria Athleticekin itzuliko da Benito Villamarinera, lau denboraldiz, 2009tik 2013ra, bere etxea izan zen zelaira. Igandekoa, Betisen aurka, "partida berezia" izango da berarentzat.
'Niretzat partida berezia da, Betisen naizena izateko aukera eman zidatelako, eta egia esan, asko eskertzen diet, eta maitasun handia diet", esan du erdilariak.
"Bizi izan duen guztiaren ostean jokalari osoago bat" dela uste du Beñatek. Oraindik mantentzen du harremana Jorge Molina eta Ruben Castrokin, gaur egungo Betisen dituen "bi taldekide bakarrak".
Igorrekoak taldearen "dinamika ona" izaten ari dela eta "neurketa onak" egiten ari direla uste du. "Lortu ditugun berdinketa batzuk ere garaipenak izan zitezkeen, baina garrantzitsua da dinamika ona dela eta horrela jarraitu behar dela", gehitu du.
Erdilariak momentu gozoa bizitzen ari da taldearekin, zelaian partida onak eginez. "Egia esan, gustora eta konfiantzaz nago. Zelaian gozatzen ari naiz, eta benetan inportatzen zaidana taldeari laguntzea da, eta lortzen ari naiz", esan du.
naiz", esan du.