Sendatuta
Iker Muniain, taldekideekin berriro ere
Erredakzioa | Agentziak
Talde zuri-gorria asteazkenean doa Alemaniara Augsburgoen kontra ostegunean jokatzeko. Ibai da lesionatuta dagoen jokalari bakarra.
Athleticeko jokalariak entrenamenduetara bueltatu dira gaur osteguneko Augsburgoren kontrako Europa Leagueko partida prestatzeko. Saioan Iker Muniainek normaltasunez entrenatu du eta lan taldetik at dagoen jokalari bakarra Ibai Gomez izan da.
Aurrelari zuri-gorria iazko lesio larria ahaztuta zuenean berriro ere lesionatu zen entrenamendu batean. Gaurko lan-saioan egindako 7x7 partidan parte hartu du nafarrak.
Athleticen hurrengo entrenamendua Alemanian izango da, asteazkenean bidaiatuko dira eta 19:00etan WWK Arenako futbol-zelaian egingo dute entrenamendua.