Itxi

San Mamesen, 20:30ean

Athleticek bolada onari eutsi nahi dio Malagaren aurka

Erredakzioa

Partida igandean jokatuko da San Mamesen, 20:30ean. Aymeric Laporte baja izango da, eta Gurpegik ordezkatuko du hasierako hamaikakoan.

Athletic-Malaga. Argazkia: EFE

Athleticek Malaga izango du aurkari igande honetan San Mamesen, 20:30ean. Zuri-gorriek bolada onarekin jarraitu nahi dute, hiru garaipen lortu baitituzte azken hiru partidetan; Augsburgen aurka Europa Ligan, Rayo Vallecanoren aurka Ligan eta Linenseren aurka Errege Kopan.

Iker Muniain eta Ibai Gomez min hartuta daude, eta ez dira Malagaren aurka jokatzeko prest egongo. Bestalde, Aymeric Laporte baja izango da, Rayoren aurkako partidan egotzia izan baitzen. Ander Iturraspek edo Mikel San Josek jokatuko dute zelai erdian Beñati laguntzeko eta Aritz Adurizek hasieratik jokatuko du, Errege Kopan atseden hartu ostean.

Malaga egoera zailean iristen da San Mamesera. Javi Graciak zuzentzen duen taldea jaitsiera postuetan dago 10 punturekin eta Kopan Mirandesen aurka galtzetik dator. Errege Kopako deialdiarekin alderatuta, Kameni, Charles, Amrabat, Weligton, Duda, Rosales eta Recio berreskuratuko ditu Graciak.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Gurpegi, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Williams; Aduriz.

Malaga: Kameni; Rosales, Angeleri, Weligton, Torres; Amrabat, Recio, Fornals, Juan Carlos; Duda, Charles.

Epailea: Alvarez Izquierdo.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.30.

Albisteak (3)