0-0, Malagaren aurka
Athleticek puntu bat lortu du jokalari bat gutxiagorekin
Erredakzioa
Zuri-gorriek 0-0 berdindu dute Malagaren aurka San Mamesen. Talde bizkaitarra hamar jokalarirekin geratu da 18. minutuan, San Josek txartel gorria ikusi baitu.
Athleticek golik gabe berdindu du (0-0) Malagaren aurka San Mamesen. Zuri-gorrek jokalari bat gutxioagorekin jokatu du 18 minututik, San Josek txartel gorria ikusi baitu Charlesi bultzakada emateagatik. Lehenago, Malagako jokalari brasildarrak Athleticeko erdilaria zapaldu egin du.
Malagak hobeto ekin dio partidari eta 6. minutuan Malagak gola sartzeko abagunea izan du Iraizozen irteera baten ostea. Jarraian, Athleticek erantzun du Raul Garciaren erremate batekin. 18. minutuan San Josek txartel gorria ikusi eta Atheticek 74. minutu eman ditu jokalari bat gutxiagorekin. Talde bisitaria jokalari bat gehiagorekin egon da , baina ez du abagune argirik sortu. Athleticek abagune bikaina izan du Susaetaren bitartez, baina Kamenik erantzun bikaina eman dio erremateari.
Bigarren zatian Malagak ez du Athletic zailtasunetan jarri eta zuri-gorriek aurkariak baino arrisku gehiago sortu du erasoan. Estrategia jokaldien eta kornerren bitartez saiatu da talde zuri-gorria gola sartzen, baina Malaga sendo ibili da defentsako lanean eta norgehiagoka golik gabe bukatu da (0-0).
Fitxa teknikoa:
0 - Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Gurpegui, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta (Iturraspe, 46. min), Raul Garcia, Williams (Boveda, 84. min); Aduriz (Sola, 88. min).
0 - Malaga: Kameni; Rosales, Albentosa, Angeleri, Juankar; Duda, Filipenko (Juanpi, 46. min), Recio, Pablo Fornals (Santa Cruz, 65. min); Duda; Amrabat (Ontiveros, 81. min) eta Charles.
Epailea: Alvarez Izquierdo. San Jose egotzi du, 18. minutuan.